Lau urte bete ditu San Inazioko espazio liberatuak. Lau urtez auzoa berpizten!
Zorionak Errondoko Auzo Etxea! Irola Irratiak Sarrikoko parkera eraman genituen gure katxarroak zuzeneko Irola Kalean irratsaioa egiteko. Honetaz guztiaz aritu ginen, bi ordu luzez, hemen duzue irratsaioa (berriro) entzuteko gogoekin zaudetenontzako. Errondoko ikutu bez!
Etiketa: ekintza
Errondoko Auzo Etxea, Lau Urtez Auzoa Berpizten
7 Katu Gaztetxea, gure garra hasia da, gure garrasia da (2019-01-20)Hoka Hey | Domeka 18:00h
Urtarrilaren 21etik 27ra bitartean 7 Katu Gaztetxearen 12. urteurrena ospatzen ibiliko dira. Egitarau oso zabala prestatu dute, eta kideek antolatutako ekintzak azaldu dizkigute. Indartsu sentitzen direla adierazi digute, eta horren adibide da hain zuzen, hautatutako leloa: Gure garra hasia da, gure garrasia da.
Ipes, 1977tik jantzigintza herritarra antolatzen (2018-12-16)Hoka Hey | Domeka 18:00h
Saio honetan Ipes eragilearekin egindako elkarrizketa bat topatuko dozue. Ezagutza da jorratzen duten lan esparrua, ezagutza sortzea, ikerketa, hausnarketa.. eta ezagutzaren sozializazioa, transmisioa, formazioa… Lan pedagogikoa beraz. Eta hau guztia, Eraldaketa Soziala helburutzat hartuta.
Hego Uribeko Urriko Martxa (2018-10-21)Hoka Hey | Domeka 18:00h
Gaurko Hoka Hey saioan HEGO URIBEKO URRIKO MARTXA jorratuko dogu, Galdakaoko Gazte Asanbladako bi kiderekin egindako elkarrizketa baten bitartez.