Ipes, 1977tik jantzigintza herritarra antolatzen (2018-12-16)

Hoka Hey | Domeka 18:00h

Saio honetan Ipes eragilearekin egindako elkarrizketa bat topatuko dozue.

Ezagutza da Ipesek jorratzen duen lan esparrua, ezagutza sortzea, ikerketa, hausnarketa.. eta ezagutzaren sozializazioa, transmisioa, formazioa… Lan pedagogikoa beraz. Eta hau guztia, Eraldaketa Soziala helburutzat hartuta. Izan ere, langileria klaseak iraultza soziala eta politikoa lortuko badugu, ekintza teoriarekin ere jantzi beharko dugu. Errealitate soziala ulertzeko baliabideak eskuragarri jartzeak, ezagutza eta hausnarketa horiek sozializatzeak, ezinbestean gizartearen eraldaketa bultzatzen duelako.

Hau guztia azaldu du Gorka Zozaia Ipeseko koordinatzaileak. Kolektiboaren historiaz, barne antolaketaz eta batez ere jorratzen dituzten proiektuez hitzegin digu, zein irizpide eta zein lan ildoetan oinarritzen den haien jarduna.

Deskarga