Autogestio Ereduak (mahaingurua) – ASTINDU! – Karmela barne jardunaldiak

Irola bereziak

Pasa den apirilaren 12 eta 13an Karmelak ASTINDU! izenpean barne jardunaldiak egin zituen. Dinamika desberdinak egon ziren bertan, espazioa ezagutzeko ibilbidea, debate eta eztabaidak, jolasak, jatekoak eta beste.

Tartean, larunbatean mahaingurua ere antolatu zuten, Karmelako kideez gain, beste eragile batzuen esperientziak ere jasotzeko, hain zuzen, autogestio eredu desberdinen inguruan hausnartu eta ikasteko. Bizinahi eta Zazpikatu espazio askeetako kideak egon ziren bertan, AZET alde zaharreko etxebizitza sindikatua eta Irola Irratia ere gonbidatu gintuzten. Gure kolektiboak aurkeztu, nola ulertzen dugun autogestioa azaldu eta batez ere, gure zailtazun eta oztopoei buruz, baina baita eta indargune eta laguntzaileei buruz hitzegiteko.

Hemen duzue saio hartan komentatutakoaren grabazioa.

 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian