Irola Kalean – KRANBAtik

Irola Kalean

Gora Aste Nagusia! Gora Kranba!
Kopon !!

Pasa dan astean Irola Kalean zuzeneko saioa egin genuen Bilboko kaleetatik, Kranba! konpartsaren txosnatik, hain zuzen.

Gure mikrofonoak ireki genituen jende jator askori mobida desberdinak esatera gonbidatuz. Beste batzuk ere azken orduko arrazoi desberdinengatik ezin izan ziren bertaratu eta ea laster aukera dugun hauekin elkartzeko. Hasteko, abuztuaren 20ko gauean Kranba! Konpartsan poliziak eragindako istiluez aritu ginen konpartsako kide batekin. Jarraian urriaren 12an ERRESISTENTZIA ANTIFAXISTA lelopean egingo den manifestazioaz aritu ginen. Bestalde, Bilboko Konpartsetako kide batekin aritu ginen, azken urteotan lanean aritu baitira Mbolo Moye eta SOS Arrazakeriako legunekin, eta aurten marko edo lantaldea osatu dute hiru eragileok kaleko saltzaileen beharrizan batzeuei nola erantzuna eman bilatzeko. Okupazio Bulegoko kide batekin ere egon ginen duela hilabete apur batzuk zenbait eragilek elkarrekin landu eta aurkeztu zuten DESALOJO ILEGALEN KONTRAKO GIDA ezagutzeko. Amaitzeko, irolako kideok tertuliatxo bat egin genuen ere bai.

Irratsaio polita geratu zitzaigun!


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.