Antolakuntza feminista gure garra (Mahaingurua) – Kiskali 5 urte ft Kalamiak, Haziak, Pare eta Orratzak – Marienea

Irola Kalean

Kiskali Basauriko Talde Feministak pasa den apirilaren 22an bosgarren urteurrena uspatu zuen, herrian presentzia hartzeko eta Basauri feminismoz kiskaltzeko aburuz. Egun berezi hori hainbat ekintzez beteta egon zan, eta honi hasiera Marienean egindako mahainguruak emon eutsan. Bertan, inguruko hainbat talde feministek parte hartu eben, euren artean Algortako Haziak, Arratiko Orratzak Deustuko Parek eta Alde Zaharreko Kalamiak. Hainbat gai landu zirean, hori bai, guztiak euren bizipenetik abiatuta. Ondoren Basauriko Azaroak 25 plazan bazkaria egin zan, eta hortik Txarraska Gaztetxerako bidean bafle batek kaleak girotu ebazan. Behin gaztetxean, Las Kapritxosas eta Perlata musika taldeen kontzertuak egon zirean eta Feten Señorak DJak amaiera emon eutson egunari.


 

Deskargatu | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian