Irola X Astika

Irola Kalean

Pasa den martxoaren 11an Irolak beste jaialditxo bat antolatu genuen, kasu honetan Astika Herrian. Ia hogei urte zutik daramatza auzo honek, hiri eta industriaguneen erdian geratzen den zonalde ‘rural’ eskas horietako batean; irlatxo bat.

Autogestioan oinarrituta, bizitza erdigunean jartzeko atrebentzia izan zuen komunitatea da Astika Herria. Duela aste batzuk, martxoaren 3an Bilboko Epaitegiak Labartain SL eta Erandioko PNVren agindupean, Astika Herria 30 egunetan desalojatzeko epea helarazi zien.

Irolak, esan bezala, jaialdia egin genuen berton, DJ eta kontzertuekin, pintxo eta bailoteoekin. Eta arratsalde partean, Irola Kalean zuzeneko irratsaio egin genuen bertatik. Astikako lagunek euren egoeraz hitzegin ziguten, baina gainera Erromotik bi lagun ere hurbildu zitzaizkigun, Nagusien Etxearekin eta Itzubaltzetarekin gertatutakoak kontatzeko.

Gainera, irratsaioa egin bitartean, Bilboko kaleak zeharkatzen ari zen NATO eta EBren inperialismoa salatzeko maniarekin ere konexio telefonikoa egin genuen.


 

Deskargatu | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian