Herri Dendak 10 urte

Irola Kalean

Aurten Herri Dendak 10 urte bete ditu Zirika! herri gunean egiten hasi zenetik.

10 urte parte hartzen ari garen kolektiboen borrokak ikustarazten, 10 urte bestelako kontsumo mota baten alde, 10 urte gabonetako opariak feminismoz, sozialismoz, ekologismoz, internazionalismoz eta askoz gehiagoz bustitzen.

Baina… Zer da Herri Denda? Merkatu bat baino gehiago da, elkargune bat, non kolektibook ditugun materialak eskaini, besteenak ikusi eta elkarrengandik ikasteko erabil dezakeguna. Herri mugimenduaren lana ekonomikoki sustatzeko aukera, jantzi politenak erostekoa, liburu eta disko berezienekin gozatzekoa…

Hiru astez Zirika! Herri gunean gerren aurkako materialak aurkituko ditugu, presoekiko elkartasunean aritzen diren eragileen materiala, sorkuntza librean burututako lana, besteak beste.

Pasa den abenduaren 28an Irola Irratiak irratsaioa egin genuen bertatik. BDZ, WDR, Ekintza Zuzena eta DDTko lagunekin aritu ginen, kolektibo hauen jardunari buruz eta Herri Dendara ekarritako materialei buruz. Gozatu!


 

Deskargatu | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian