Ekotopaketak 2022

Irola Kalean

2022ko irailaren 30ean hasi eta urriaren 2ra arte Euskal Herriko mugimendu ekologistak antolatutako Ekotopaketak izan genituen Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Topaketen helburua bizi dugun larrialdi klimatiko eta krisi ekosozialaren aurrean mugimenduak dauzkan erronken eta aukeren inguruan hausnartzeko. Hementxe duzue Irola Irratiak bertan jaso ahal izan zituen hitzaldien bilduma.

1- Euskal ekologismoa atzo, gaur eta bihar.

Mahainguru horrek Euskal Herriko mugimendu ekologistari gainbegiratua egin zion Aitziber Sarobe Egiguren, Julio Villanueva eta Sukar Horia kolektiboko kide baten eskutik.
 

2- Charla con Yayo Herrero: los retos del ecologismo social.

Yayo Herrero es miembro de Ecologistas en acción y a nivel académico una referente en cuestiones como la ecología social, el ecofeminismo y la crisis ecológica en las sociedades capitalistas, temas que encontraremos en este coloquio.
 

3- Bizitza bizigarriak ekofeminismotik.

Mahainguru elebidun horretan ekofeminismoak hainbat ikuspuntutik jorratu zen. Ekofeminismoen markoaren azalpenekin hasi, ekofeminismoek ekologismoaren borrokan egiten dituzten hainbat ekarpenekin jarraitu (izan emakume nekazariek egiten dituztenak, izan ekonomia feministak egiten dituenak), eta emakumeen gorputzaren eta lan indarraren ustiaketa eta lurraren eta bere baliabideen ustiaketa lotzen dituen ikuspuntu ekolesbofeministarekin amaitzeko. Hizlariak Mirene Begiristain Zubillaga, Mar Garrote, Naroa Ortega eta Amanda Verrone izan ziren. 
 
Esta mesa redonda bilingüe abordó los ecofeminismos desde diferentes perspectivas. Comenzó con una explicación sobre el marco de los ecofeminismos, continuó con varias de las aportaciones que los ecofeminismos hacen a la lucha ecologista (sean las que hacen las mujeres agricultoras, sean las que hace la economía feminista), y acabó con la aportación desde el ecolesbofeminismo que relaciona la explotación de los cuerpos y la fuerza de trabajo de las mujeres con la explotación de la tierra y sus recursos. Las ponentes fueron Mirene Begiristain Zubillaga, Mar Garrote, Naroa Ortega eta Amanda Verrone.
 

4- Krisi ekosozialaren aurrean nola antolatu lana eta enplegua.

Mahainguru elebidun horrek krisi ekosozialak lanaren eta enpleguaren mundua eragiten eta eragingo dituen erronka eta aukeren inguruan eztabaidatzeko tartea eskaini zuen. Horretarako hurrengo hizlariak gonbidatu zituzten: Luis González Reyes, Ainhara Plazaola eta Emilio Santiago Muiño.
 
Esta mesa redonda bilingüe ofreció el espacio para debatir sobre los desafíos  y las posibilidades que plantea la crisis ecosocial en el ámbito del trabajo y del empleo. Para ello invitaron a las siguientes ponentes: Luis González Reyes, Ainhara Plazaola eta Emilio Santiago Muiño.
 

5- Energia: negazionismotik negozionismora eta aukera berriak.

Bizi garen gizarte eredu kapitalistan energiaren kontsumoak daukan garrantziaz, kontsumo hori garatzeko jarraitu diren ereduez, eta eredu horien aurrean egon daitezkeen aukera berriez mintzatu ziren mahainguruan Antonio Aretxabala, Álvaro Campos Celador eta Arrate Zelaia Eizaguirre.
 
Antonio Aretxabala, Álvaro Campos Celador eta Arrate Zelaia Eizaguirre hablaron en esta mesa redonda sobre la relevancia del consumo de energia en las sociedades capitalistas en las que vivimos, sobre los modelos que se han desarrollado y sobre las opciones que puede haber frente a esos modelos.
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.