KARMELA: URTEKO UZTA KONTRAKULTURALA 2022

Irola Karmelan

Urtero legez, Karmelako Kontrakultur Gunean diharduten sortzaileek mahai-ingurua egin zuten plazaratutako lanen berri emateko.

Pasa den azaroaren 18an Karmelara gerturatu ginen Urteko Uzta Kontrakulturala mahai-ingurua grabatzera eta hara non aurten uzta oparoa jaso duten: kontrakultur guneak aurten 4 liburuko uzta jaso du bertan dihardutenen eskutik!! Aurkeztutako liburuen zerrenda: 

“25 gau eta bat gehiago” – Gilkitxaro Antzerki Taldearen urteurrena ospatzeko liburua

“Die Stimmen der Ansel” – Euskal literaturaren antologia laburtua alemaneraz, Mikel Babianok itzulia eta prestatua, baina Bask-Ale taldeko kide batek aurkeztu zion. 

“Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte: Gatazka armatuaren irakurketa feministak” – askoren artean idatzia, tartean solasaldian parte hartu zuen Ibai Atutxa.

“Barbaroak eta zibilizatuak: Euskal Gatazkaren eskuliburu materialista” – hau Ibai Atutxak bakarka idatzia

Liburuak aurkeztu ezezik, bizitzaz, kontrakulturaren beharraz, espazio autogestionatuek eskaintzen dituzten aukeretaz, eta abarretaz aritu ziren, zenbait entzuleren parte hartzea barne. 

Gozatu!!!

0- Kristonak – Hauxe da mementua

1- Kristonak – Argizagiak argitzen dizu

2- Anthony & the Johnsons – Hope there’s someone

 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive