Ez Erran Inori

Irola Kalean

Ez Erran Inorri (liburu aurkezpena – MaddiAne Txoperena)

Norena da Isiltasuna – GarrHASI

Pasa den azaroaren 12an Bilbo Zaharreko Arroka Herri Tailerra espazioan Maddi Ane Txoperenaren EZ ERRAN INORI liburuaren aurkezpena izan genuen, garrHASI kolektiboak antolatuta, Norena da isiltasuna egitasmoaren baitan. Hemen duzue ekimeneko audioa.

Azaroak 19rako hausnarketak eta eztabaidak eratzeko asmoz elkartu ginen Arroka Tailerrean erakusketa hau abiapuntu gisa. Halere, edukiz jantzitako azaro honetan dena ez da erakusketa. Ez. Horregatik, gonbitea luzatzen dizuegu Maddi Ane Txoperenaren bigarren eleberri honen aurkezpenera. Bertan solastuko gara auzi honen inguruan. Akaso, abusuak gertu dauzkagu eta honetaz euskaraz hitz egiteko premia daukagu.

EZ ERRAN INORI,

(Maddi Ane Txoperena, Elkar argitaletxea, 2022)

Sinopsia:
Haurra zela sexu-abusu bat pairatu zuen Lidek, etxean bertan, Donapaleun. Gertakaria memoriaren zoko batean erdi baztertua eduki du urtetan, baina gaztaroan, Baionan bizi dela, trumilka datozkio irudiak gogora. Oroitzapenetik askatu nahian, sexura joko du ihesbide bila, drogara, plazerera, sorgortasunera… Baina Piztia hor da beti, eta ez du bakerik eman nahi. Gai mingarria hautatu du Maddi Ane Txoperenak bere bigarren eleberria ontzeko, sarritan ezkutuan gorde nahi izan dena, tabuaren izarapean estali, baina mina sufritu duenak ezin ahantzi, isiltasunaren bidez ezin gizartearen zauriak itxi. Kontaketarako trebeziaz eta hizkuntzaren menderatzeaz gain, gaiaren gaineko ezagutza sakona eta sentiberatasun fina erakusten dizkigu egileak

NORENA DA ISILTASUNA:

Azaroaren 4tik 20ra arte Arrokako harriek “Norena da isiltasuna?” erakusketa besarkatuko dute.

Erakusketa honek 12 lan baino gehiago dauzka eta sormen prozesu baten emaitza da. Lan hauek txikitan pairatuko abusuen errelatoen ahotsak dira.

Trapu zikinak jada ez dira etxean garbitzen.

Ahots hauek eta iruditeri propioa sortzeko beharrak abusu hauen errealitatearen inguruan; eta hauei aurre egitea bortizkeri larri, ohiko eta arnasten uzten ez digun sistemiko honen bisibilizaziorako eta politizaziorako bidea dugu.

🔴 Ostiralean, azaroaren 4an, 19etatik aurrera inaugurazioan lau giganta hauek proiektu kolektiboarekin egingo dugu topo eta haien ahotsak entzun.

🔴 Zapatuan, azaroaren 12an, eguerdiko 12etatik aurrera Maddi Ane Txoperenarekin solastuko gara bere azken liburuaren inguruan “Ez erran inori”.

🔴 Ostiralean, azaroaren 18an, Susanna Minguellek, erakusketa honen koorditzaileak, Begi Gallarza kitarrajolearekin eta Ira biolinajolearekin batera “Palabras dislocadas Recital en Remenor” pisuzko errezitala eskeiniko digu.

Ostegunetan eta ostiraletan 18:30etik 21:00ak arte
Larunbatetan eta igandeetan 12:00etatok 16:00ak arte

GARRHASI

https://www.instagram.com/garrhasi/
https://mobile.twitter.com/GarrHasi

Haurren Kontrako Sexu Abusuen afera mahaigaineratu, diskurtso politikoa eraiki eta sareak ehundu.

garrHASI taldea gara. Txikitatik ahotsa kentzen saiatu ziren eta orain garrasika aldarrikatuko dugu zer ez garen.

Ez gara pairatu dugun biolentzia. Ezta sexu abusu biktima gaxuak ere: gizarteak kategoria horretan sarrarazi nahi gaituen arren.

Gure erasozaileek eta gizarte hau osatzen duten erakundeek biktima pasiboa eta agentziarik gabeko nahi gaituzte.

Gu ez gara zuen biktima fetitxe idealak. Ez baitugu pornomiseriaren parte izan nahi.

Estatistiken aurrean aurpegia jarriko dugu. Gu gara estatistika. Hemen gaude zuen zain. Kendi dizkiguten guztiaz ohartu gara: zuek ohartaraziko zaituztegu eta dagokigun erreparazioa exijitzera gatoz.

Dagoeneko urte asko ibili gara itzaletan. Hemendik aurrera kalean izango gaituzue.

Hau da garrHASI.

Plazaratu abusu sexualak! Politizatu eta kolektibizatu ditzagun!


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.