Irola Kalean – Bizinahitik

Irola Kalean

Parrilla aurkezpena eta Deustuko Erribera eta Iralako Auzo Elkarteekin solasaldia

Pasa den urriaren 22an Irola Irratiak Deustuko Erriberako BIZINAHI espazioan jaialditxo bat antolatu genuen, goizean marianito eta pintxaldia eginez, bazkaria eguerdian eta Difuntos Telaraña, Uger, Kaserna eta Bilintx taldeen kontzertuekin, iluntzean.

Arratsalde partean aldiz, Irola Kalean irratsaio bat egin genuen Bizinahitik. 2022-23 parrilla aurkezteko aprobetxatu genuen, eta horretaz gain, gurekin batera Deustuko Erriberako eta Iralako Auzo Elkarteak izan genituen.

Auzoak hobeto ezagutzeko aukera izan genuen gaur egunean zer egoera eta beharrizan dituzten ezagututa, eta baina baita ere auzo hauen historiari erreparatuta. Hemen uzten dizuegu irratsaiaren grabazioa, galdu zenutenontzako!


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.