COMMUNIA: Kontrabotere eta autonomia jaialdia

Deialdiak

Fundación de los Comunes eta beste hainbat lagunek Communia jaialdia antolatu dute.

Communia datozen borroka zikloak elkarrekin imaginatzeko mugimendu autonomoen topaketa izango da: 4 egunetan zeharreko eztabaidak, tailerrak, kanpaldia, bazkariak, afariak, piszina, dantza, jaia… Basoa Defendatzaileen Etxean (Artean), uztailaren 28tik 31ra.

Egungo kapitalismo gordinak jotzen ari zaizkigun erasoen aurrean, topaketa honek eztabaida-, hausnarketa- eta analisi-espazio berriak irekitzeko asmoa du, gure praktika politikoen eta antolakuntza estrategien inguruan pentsatzeko, etorkizun berriak amestu eta eraikitzea ahalbidetuko dituen zerumuga komunak elkarrekin finkatzeko. Era honetan, estatu osoko kolektibo anitzen artean honako eztabaida ardatz hauek prestatu ditugu, gure webgunean ere ikus daitezkeenak:

AUTONOMIA ETA ANTOLAKUNTZA
BORROKEN MANTENTZE ETA ERREPRODUKZIOA: sindikalismo soziala, egitura herrikoiak eta elkarlaguntza sareak.
KRISI EKOSOZIALA ETA BORROKA TRANSNAZIONALAK
FEMINISMO AUTONOMOA ETA QUEER BORROKAK
ZENTRO SOZIALAK: inork ez daki zertarako gai zaren
MIGRA SAREAK ETA MIGRANTEEN MUGIMENDU IHARDUKITZAILEA
TEKNOPOLITIKA: nola bizi sarearen barnean eta kanpoan
ELIKADURA BURUJABETZA: elikagai aukerak eta agroindustria

Gainera, jaia eta momentu informalak ere bizitzeko espazio bezala antolatuta dago topaketa, eta horretarako zenbait artista gonbidatu ditugu:

LA ENCENDIDA · KIMOSOUNDZ · BETTO SNAY · MAWLY · ZAKARRA ETA PUÑALES · KATANGA DUB · GUALICHO · TREMENDA JAURIA DJ SET: MACHETE SELEKTAH · IKER CANTARERO · SONIDO CAÑO ROTO · DJ REIMY · AMOOMA

Jaialdira sartzea debaldekoa den arren, logikoa den bezala, gosari, bazkari eta afari guztien gastuak, zein karpa eta bestelako azpiegituren gasuak ordaindu behar ditugu, baita ordaintzea erabaki dugun lan batzuen gastuak ere. Hori dela eta, lan militante itzela egin dugu topaketa hau antolatzeko, dirulaguntzarik gabe eta aldi berean ekonomikoki bideragarri izanez, izen-emate gastu desberdinak eskaini dira, kide prekarioenak laguntzeko. Bertan lo egiten geratzen direnentzako edo otorduak bakarrik hartzen dituztenentzako, pertsona prekario edo ekarpen handiagoa egin ahal dutenentzako, txikientzako… Edozein duda izanez gero, galdetu!

Informazio gehiago behar izatekotan topaketako webgunean sartzeko esteka hemen behean duzue, non ñabardura guztiak eta zabaltzeko kartel orokorra agertzen diren. Izen-emate data amaiera uztailaren 19an ezarri dugu, baina izugarri eskertuko genizueke ahal bezain laster burutzen baduzue, logisitika hobekien prestatu ahal izateko eta hobeto antolatzeko.

Webgunea: https://fundaciondeloscomunes.net/communia/eu/
Zer da Communia? https://fundaciondeloscomunes.net/communia/eu/egitaraua/
Egitaraua:
https://fundaciondeloscomunes.net/communia/eu/egitaraua/
Izen-ematea: https://fundaciondeloscomunes.net/communia/eu/izena-eman/
Kontaktua: coordinacionfdlc@fundaciondeloscomunes.net

Besarkada bat eta elkar ikusteko desiatzen elkarrekin konspiratzeko!

Fundación de los Comunes & Lagunak