Irola Kalean- Jabetzaren gainetik, komunitatea ehuntzen (Arrigorriagako Gaztetxea – Irola Irratiak 35 urte)

Irola Kalean

Pasa den ekainaren lauean Irola Irratiak beste ekimen bat antoaltu genuen gure 35. urteurrenaren arira. Oraingoan Arrigorriagako Gaztetxera hurbildu eta egun osoko egitaraua antolatu genuen, poteito, bazkari, pintxada desberdinak, kontzertuak eta abar.

Bazkalostean, mahaingurua ere egin genuen “Jabetzaren gainetik, komunitatea ehuntzen” izenburupean eta gure inguruko Elkarlaguntza Sare eta Etxebizitza sindikatuekin batera.

AZETek, Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak, Bilboko Alde Zaharrako auzoetan etxebitzaren problematika lantzen du. Auzo elkartasunaren bidez, arazo indibidualak kolektiboak bilakatzen ditu, eta horrela, komunitatea sortzen du langile-klasearen artean.

BATU Elkarlaguntza Sarea, langile klaseak jasaten dituen kapitalismoaren erasoei aurre egiteko antolatutako sarea da, eta Hego Uribeko eskualdean garatzen du bere lana.

Basoa defendatzaileen eta ekintzaileen arteko komunitate solidarioa da, espazio liberatua, komunitatean bizitzeko eta jarduteko modu bat. Autokudeaketan, horizontaltasunean eta parte-hartzean oinarrituta dago, eta migratzaile, errefuxiatu, defendatzaile eta ekintzaile guztiei zuzenduta dago. Defendatzaileen Etxea.

Galdakaoko Elkarlaguntza Sarea ere egon zen gurekin. Mundu kapitalista honetan,  alternatiba bat eskaintzen du GESek justizia soziala eta ingurumenarekiko errespetua oinarri hartuz.

Hemen duzue mahaingurua entungai, galdu egin bazenuten!


Deskargatu | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive