2.05 SOS Rekaldeberri (larrialdi-irratsaio berezia)

Ordezko Maltzurrak | Ostegunak 20:00h, Larunbatak 4:00h, Igandeak 11:00h
SOS Rekaldeberri taldearen logoa
SOS Rekaldeberri taldearen logoa

SOS Errekaldeberri!! Rekaldeberri BHIko batxilergoa mantendu!

Irratsaio berezia egitea dagokigu gaur, izan ere, orain astebete edo jakin genuen Errekaldeberri institutuak ohiko Batxilergoa eskaintzeari utzi eta selektibitaterako prestatzen ez duen bigarren mailako batxilergo generiko komun bat ezarri nahi duela. Hori dela eta, institutuko eta auzoko gazte talde bat gerturatu zaigu eta kasua berariaz aztertzea egokitu zaigu. 
 
Orain arte abiarazitako ekimenak zertan diren azaldu digute, baita hemendik aurrera abiaraziko dituztenen berri eman ere, garrantzitsuena gaur arratsaldean (18:00) Errekaldeko plazan egingo den elkarretaratzea delarik.
 
Eta betiko moduan, hori guztia musika bikain eta (egoerak ahalbidetzen duen) umore apurrarekin gatzozpinduta!!
 
Errekaldeberrin Batxilergoa arrunta eta berme guztiekin mantendu!
 
00 – Potrotaino – Chavales (sintonia)
01 – Raust! – Harriak
02 – Rotten XIII – Nire amaren etxea
03 – Oneiric Delusion – The Pyre
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Ordezko Maltzurrak irratsaio gehiago Irola Irratian.