Abeltzaintza

Haustura Metabolikoa | Hilabeteko 3. astelehena 22:00h

 

Industrializazioak eta kapitalismoak eragindako aldaketei buruz berba egiterakoan, askotan hirietako aldaketak datorkizkigu bakarrik burura: Fabrikak, autobideak, megalopolis amaigabeak…

Baina landa eremuan gertaturiko aldaketak ere izugarriak izan dira.

Duela 100 urteko baserritar batek imajina ahalko luke 10.000 behi baino gehiagoko makroetxaldeak eraikiko zirela? Guri ere kostatzen zaigu imajinatzea…

Bada, urtarrilean makroetxaldeek komunikabideen lehen lerrora egin zuten salto, Garzon ministroaren deklarazioen harira.

Guk ere hari horri tiraka abeltzaintzaren iragana, gaur egungo egoera eta etorkizuna izango ditugu hizpide Haustura Metabolikoaren bosgarren saioan.


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun Haustura Metabolikoa irratsaio gehiago hemen