Herri Dendatik, eragile lagun batzuekin batera

Irola Kalean

Azaroan egin genuen bezala, abenduan ere Irolak kaleko emisio bat egin zuen irrati honen 35. denboraldia dena ospatzeko. Bai, 1987an hasi zuen emisioa gure irratiak eta beraz denboraldi honetan efemeride borobila daukagu. Batez ere, 35 urte luze hauetan zerbait egiten asmatu badugu, kolektibo sozial eta politikoekin dugun hartuemana zaintzea izan da. Haientzako gara herramienta. Eta haiek dira gure lehengaia.

…eta a ze zortea, eragile hauek bidelagun izatea! Pasa den abenduaren 23an Bilboko Erronda Kaleko 12. zenbakian kaleko irratsaioa egin genuen, Zirika Herri Gunearen parean. Hain zuzen Herri Denda aitzaki hartuta, bertan postutxoa jarri duten dozenaka kolektiboen artetik, apur batzuk irratsaiora ekarri genituen eta elkarrizketa bidez kolektiboaren aurkezpenak egitera animatu genituen.

Oso ezagunak izango dira batzuk ia gehienontzako. Beste apur batzuk akaso ez, entzun dugu haietaz berbaz baina oraindik ez ditugu ondo ezagutzen… Bueno, ba elkarrizketa hauetan nor ziren eta zertan dabiltzan kontatu ziguten AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak, Radio Kobane irratsaioaren atzean dauden Women Defend Rojava eta Kurdistanekin Elkartasuna Plataformak, Pantx Records kolektiboko lagunek, LAS Bilboko Langile Autodefentsa Sareak, Sukar Horia kolektibotik (baita Haustura Metabolikoa irratsaiotik) etorritako lagunak eta KEM-MOCeko kideak.

Esan bezala Irrati honen bidelagun izandako eragile batzuk. Egia esan zorte handiko irratia gara.



Deskargatu | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian


AZET:


WOMEN DEFEND ROJAVA eta KURDISTANEKIN ELKARTASUN PLATAFORMA:


PANTX:


BILBOKO LANGILE AUTODEFENTSA SAREA:


SUKAR HORIA:


KEM-MOC: