#Botakuartela

Albisteak

KEM-MOC talde antimilitaristak #Botakuartela kanpainari hasiera eman dio abenduaren 18 honetan goizeko 11etan ekintza baten bidez; Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraistea eskatu dute. Bi ekintzailek #BotaKuartela margotu duten bitartean, beste bi eraispenarekin hasi dira eta beste bi ate nagusian eskegi dira “Gastu militarra 43.000 milioi €” zioen pankarta batekin, 2022rako onartutako gerrarako aurrekontuari erreferentzia eginez.

Armadaren instalazio honen existentzia salatu dute antimilitaristek ekintza honekin. Kuartelak Irala auzoari 6.500 m2 kentzen dizkiola adierazi dute, eta horiek auzoaren eta hiriaren beharrizanetara bideratzeko aldarrikatu dute. KEM-MOC talde antimilitaristak gerren prestakuntzetarako bideratuta dauden instalazio guztiak bota beharko liratekeela azpimarratu du.

Inork ezin du ulertu dauden behar soziala egonda, datorren urteko aurrekontuetan 43.000 milioi euro gerrara bideratzea.


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive