ORDEZKO MALTZURRAK 2.03_HEZKUNTZA SISTEMA PUBLIKO BURUJABERANTZ???_II. ATALA

Ordezko Maltzurrak | Ostegunak 20:00h, Larunbatak 4:00h, Igandeak 11:00h
 
Tamalez, hezkuntzarako eskubidea ez da ez gaur egun horren eztabaidaezina.
Tamalez, hezkuntzarako eskubidea ez da ez gaur egun horren eztabaidaezina.
 
 
2021/09/18; EH Bilduren Konferentzia Politikoa: Hezkuntza Sistema Publiko Burujaberantz???
 
Irratsaio berezi honen bigarren atal honetan Ikasle Abertzaleakeko Iker izan da gurekin. Aurrekoan bezalatsu proposamenaren nondik norakoak sakonki aztertu, ganoraz eztabaidatu eta berariaz kritikatu ditugu; ondoren sozialdemokraten proposamenaren aurrean IAk planteatzen (edo hobe esanda kontrajartzen) duen ereduaren berri eman digu, eta azkenik eredu horretara bidean jarraitu beharreko estrategietaz mintzatu gara. Hainbat ekarpen interesgarri egin du gure gaurko gonbidatuak, behinenak ondokoak liratekeelarik:
 
“Euskal Hezkuntzaren auzia askotan dikotomia faltsu batetik planteatzen da: bai hezkuntza publikoa, bai itunpekoa, bi-biak langile klasearen kontrolpetik at daude. (…) Eta maila desberdindun sistema hori kapitalari funtzionala zaio etorkizuneko lan indarraren kualifikazio maila desberdinak bermatzeko.”
 
Eta irratsaio berezi bikoitzari amaiera emateko, lehengo eguneko Ikerrek eta gaurko Ikerrek esandakoaren arabera ondorio batzuk atera ditut kontu honi merezitako amaiera emateko. 
 
Eta noski, guzti hori, betiko moduan, umore onarekin eta abesti sorta bikainarekin gatzozpinduta. 
 
Hezkuntzako eguneroko itsuaz haratagoko ikusmira zabaldu eta dibertsifikatu nahi duenak saio honetan izango du hausnarketa sosegaturako aterpea. 
 
Gozatu!
 
00- Potrotaino – Chavales 
01- Bass Lee Music – At the Ark Dub
02- Blackhearth – Wrath of God feat. Tim Ripper Owens
03- Anker – Eromenaren Senide
04- Entzi – Mundua Irudikatzen
 
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Ordezko Maltzurrak irratsaio gehiago Irola Irratian.