Musika Zuzenean

Hoka Hey | Eguaztenak 21:00h

Euskal Herrian musikari eta musika taldeen kopurua izugarria da, munduko beste leku batzuekin alderatuta. Asteburu normal batetan, ehun kontzertutik gora antolatu daitezke erraz, esajeratu barik. HxC-Punketik hasi eta bakarlari melodikoetara… ehundaka proiektu dauz bizirik gaur egun. Talde haundi eta ezagun pila bat; baina batez ere, ezagutzen ez doguzen proiektu txiki zoragarri asko eta asko.

Errealitate gordin horretatik abiatuta, Hoka Hey honetan, hain zuzen ere musika proiektu txiki horiek ezagutzera emateko asmoz sortutako egitasmo bat elkarrizketatu dogu. Musika Zuzenean ezagutzeko aukera eukiko dugu. Askorentzat telebista saio bat izango da, baina keba! Weborri batekin hasitako abentura bat da Musika Zuzenean.

Beti ere musika eszenaren bozgorailu izateko asmoz, gerora, agenda digital bat izatetik, ekimen batzuk antolatzera pasa zen, kontzertu akustiko batzuk adibidez; edota Durangoko Azokan autoekoizpenari bidea zabaltzeko asmoz, estana jartzera ere animatu ziren. Eta urte batzutatik hona, bai: Hamaika Telebistan botatzen duten saioa ere egiten dute, jakingo dozuen moduan.

Koldo Otamendi etorri da gure Iralako estudiotara, Kojo ezizenez ezagutzen duguna. Berarekin ordubetez egon ginen berbaz duela egun apur batzuk, honetaz guztiaz.


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun Hoka Hey irratsaio gehiago hemen