COP26 (II)

Haustura Metabolikoa | Hilabeteko 3. astelehena 22:00h

Urriaren 31tik azaroaren 12ra 40.000 pertsona inguru batu dira Glasgown, 25.000 herrialde delegatu, 120 Estatu eta gobernu buru, hainbat bisitari, aktibista eta pertsona ospetsu.

Bertan, berba asko egin dute, blablabla asko… Baina, iragarritako ekintzak oso eskasak izan dira, herrialde handiek ez baitute borondate handirik erakutsi ekintza zehatzak gauzatzeko.

Goi bilera inguratzen duen zirkua, aldiz, inoiz baino handiagoa izan da, agian Alok Sharma COP26ko presidenteak negarrez iragarri zuen porrota dela eta.

Ez dezagun utzi zirkuaren zaratak gure informazio iturri izan daitezen, COP26aren gako guztiak, hemen, Haustura Metabolikoaren bigarren atalean.


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun Haustura Metabolikoa irratsaio gehiago hemen