ORDEZKO MALTZURRAK 2.02_HEZKUNTZA SISTEMA PUBLIKO BURUJABERANTZ???_I. ATALA

Ordezko Maltzurrak | Ostegunak 20:00h, Larunbatak 4:00h, Igandeak 11:00h
 
Gainfinantziatutako itunpekoa VS baliabide eskasia gero eta larriagoan bizi den sare publikoa
Gainfinantziatutako itunpekoa VS baliabide eskasia gero eta larriagoan bizi den sare publikoa
 
2021/09/18; EH Bilduren Konferentzia Politikoa: Hezkuntza Sistema Publiko Burujaberantz
 
Zenbat entzun (al) duzu gai honen inguruan? Ez dakizu zertaz ari naizen?…
 
EH Bilduren proposamenak egungo auziari aurre egingo al dio, hots funts publikoekin gainfinantziatutako itunpekoa vs prekarizazio etengabean aurkitzen den hezkuntza-hard-discounter sare publikoa???
 
Proposamenak Europa mailako legeria eta langileon finkotasunerako eskubideak errespetatzea, bermatzea eta soldatak periodikoki IPCaren arabera igotzea eragingo al du?
 
Ikasleen jatorriaren araberako segregazioarekin bukatzeko erraminta aproposa al da?
 
Sistema benetan txora-txora eginda dago… Eta inoiz baino garrantzitsuagoa da erreformismo utopiko desberdinek aplikatuko lituzketen erdipurdiko partxe eta abarrak ondo aztertzea eta saihestea. Bestela gureak egin du…
 
Honetaz guztiaz hausnartzen, proposamenak goitik behera irakurtzen eta ekarpen kritikoa egiten momentuz oso talde, sindikatu eta ekimen gutxi. Beraz oraingoan irratsaio berezia entzun ahal izango duzue:
 
Hezkuntza Sistema Publiko Burujaberantz???
 
Bi saiotan zehar Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Sindikatuaren iritzia eta kritika entzun ahal izango duzue. Bi-biok Ikasle sindikatu mitikoak izanik, eta batez ere proposamen honen ondorio zaurgarriak pairatuko dutenekin (ikasleekin) etengabe harremanetan (eta klase berean) egonik, euren irakurketa eta kritika sutsuak, baino fundamentuz arrazoituta, oinarrizkoak dira auzi hau ganora eta zentzu kritikoa apur batekin ulertu nahi duen ororentzat.
 
Kontzientziazio serioago eta sakonago baten faltan bagaude ere, bada garaia gaurdanik berreskura ditzagun garai bateko berdintasun eta elkartasun haizeak, gutxienez gizakion beharrizan oinarrizkoenen kasuan. Baina ez, klaseak ez dira bakarrik supermerkatu-ilaran eta argindar-fakturan antzeman behar, hezkuntzan ere argi geratu behar da nork duen zartagina eskutik.
 
Nire galdera da: nork ez du (bere herrian/hirian aukera berdintasuna eta gizarte kohesioa bermatze aldera) zentzuzko kritika arrazoitu bat entzun nahi???
 
Nor ez dago prest Kapitalaren fiskalizaziotik eta irabazien logikatik at kokatzen diren hezkuntza-ekimen, borroka eta proiektu benetan eraldatzaileak erdiesteko?
 
Behar agortezinaren garaian ere, mainstream hedabideek bakean utzi dute hezkuntza sistema teorikoki bateratu eta independentista hau, zergatik?, zergatik ez da berariazko komunikazio kanpainia kriminizatzailerik egon ezkerreko alderdiek noizbehinka planteatzen dituzten beste edozein ekimen minimoki eraldatzaileekin egiten duten bezala?
 
Ba, nahiko argi daukagu: alde batetik asmakizun ditxosozko hori (hezkuntza ekosistema bateratua) iruzurra besterik ez delako; bestetik, euskal OLIGARKIAK (Kristau Eskolak) beste geruza batzuen (Ikastolen Elkartea) elkarlan sakratua bedeinkatu behar duelako edo itunpekoaren betikotzea ahalbidetzeko beharrezko benetako operariorik gabe geratuko dira.
 
Eta eurek mantendu nahi dutena bai ala bai klase-pribilejioak dira… Logikoa da oso, beren logikaren baitan beti ere: “norgehiagoka” batezbestekoak baino arrakasta-probabilitate altuagoarekin hasten badute, hezkuntza prozesuaren kulminazioan gutxienez abantaila hori handitu behar izan da, bestela hezkuntza-prozesua galera gisa ulertzen baitute… Hori egunen batean sendatzerik bagenu… Baina sendatzeko hezkuntza erabili behar! Eta hezkuntza noren esku dago…?
 
Laburbilduz, programa honek ondokoa erantzuten dio proposamenari: gurekin ez kontatu, ez gaituzue engainatzen.
 
Ordezko Maltzurrak
 
Ez izan burgesak. Ez izan ezjakinak. I(ra)kaslea vs alienazioa.
 
ORDEZKO MALTZURRAK; MALTZUR-MALTZURRENAK BAINA, OLIGARKIA ETA BEREN INTERESAK ORDEZKATZEN DUTENAK HERRIAREN GEHIENGOAREN AURKA. IZAN BANKUAK, ERAKUNDEAK, ERAIKUNTZA ENPRESAK ZEIN HEZKUNTZA-PROPOSAMENAK.
 
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Ordezko Maltzurrak irratsaio gehiago Irola Irratian.