Urriko Martxa III

Hoka Hey | Eguaztenak 21:00h

Gaur hasten da bigaren denboraldia, igazko denboraldian saiorik ez egin ostean, gaur itzultzen da Hoka Hey emisiora. Duela bi urte egin genuen bezala, gaurkoan ere URRIKO MARTXA jorratuko dogu saio honetan.

Hego Uribe eskualdean buru belarri dabiz kolektiboak, Elkarlaguntza sare eta Etxebizitza Sindikatuetan, Harrera sarearekin edota Txarraska eta Kirolak espazioetan, adibidez. Guzti horien jardun politikoaren potentzialitateaz ohartuta, eta eragina biderkatzeko asmoz, badira urte batzuk elkarlanean aritzen direla eragile hauek.

Eta hain zuzen ere elkarlan eta saretze horren ondorioa da IZITU eragile politikoa. Duela urtebete aurkeztu zuten Izitu modu publikoan, lehendik ere “eskualdeko markoa” moduan ezagutzen genuen dinamikari berezko izaera eta edukia emateko.

Egunotan, Urriko Martxaren hirugarren edizioa prestatzen ari dira, azaroaren 5, 6 eta 7an Etxebarri, Zeberio eta Igorretik pasako den hiru eguneko ekitaldi itinerantea. Aurreko edizioetan Izitutik garatutako egitasmora, aurten Etxebarriko Gazte Mugimenduko eta Igorreko Kiñu gaztetxeko jende polita batu da ere, dinamika honen marko geografikoa zabalduz, eta are intereanteago dena, eragile desberdinon arteko elkarlana gauzatuz, gerora ere komunitate indartsu eta kohesionatu batean bihurtzeko baldintzak emanez.

Hau da, azken finean, herri boterearen erakuntza.


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun Hoka Hey irratsaio gehiago hemen