2021-10-15 Bilboko Okupazio Bulegoa – Errondoko Auzo Etxean

Irola Kalean

Bilboko Okupazio Bulegoak hitzaldia eman eta tertulia eragin zuen pasa den urriaren 15ean Errondoko Auzo Etxean.

Bulegoaren lana aurkeztu ziguten, alde batetik, eragilea jaio zenetik eta azken hamahiru urteotan egindako lanari buruz, zer nolako ekarpena egiten duten... baina baita ere, modu zehatzagoan, azken bi urteotako datu batzuk elkarbanatu eta azalduz. Horretarako, okupazio praktikaren dimentsio juridikoaren testuingurua azaldu ziguten, arlo legalean azken hamarkadetan egon den bilakaera kontatuz. Hari horretatik tiraka, Okupazio Bulegoak bere egoera eta ahalmenak deskribatu zizkigun, eta aurrera begira hartutako erabakiren bat ere konpartitu zuen Errondoko Auzo Etxera hurbildu ginokin.

Gainera, dinamika honetan zenbait irakurketa elkarbanatu eta horien gainean elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko aukera ere izan genuen. Okupazioaren aldeko diskurtso eta praktikak sendotu beharraz luze artiu ginen, eta jabetza pribatuaren kontrako diskurtsoak ere lantzeko deia luzatu ziguten.

Irola Irratia han izan ginen, hitzegin eta entzundakoa grabatzeko eta zuen belarrietara helarazteko. Tamalez, grabagailutik urrunen zeuden pertsonen audio zatiak ez ziren oso garbi grabatu (ahalik eta garbien eta ozenen egon daitezen editatu ditugu), eta hemendik pertsona horiei barkamen bat luzatzen diegu.

Edozelan ere, zalantza barik hartu ezazue honakoa entzuteko tartetxoa, analisi, hausnarketa eta proposamen oso interesante eta beharrezkoak entzun baitziren.


Deskargatu | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian