Ordezko Maltzurrak 2.01 – IKASTURTE HASIERAKO ENKANTEA + EPE 2020 + Interinoon Finkotasunaren Aldeko Borrokaren Azken Berriak

Ordezko Maltzurrak | Ostegunak 20:00h, Larunbatak 4:00h, Igandeak 11:00h
EJko eta Hezkuntzako ordezkariak hezkuntzako lanpostuak banatzen
EJko eta Hezkuntzako ordezkariak hezkuntzako lanpostuak banatzen
 

BADATOR ORDEZKO MALTZURRON BIGARREN SASOIA!!!!


Saioak IKASTURTE HASIERAKO ENKANTEA du izenburua, Baina, zer demontre da “ikasturte hasierako enkantea”? Ikasturte hasierako enkantea deitzen diogu urtero-urtero irakasle ez finkoen gehiengoa behar bezala kokatu arteko sasoiari, baita garai horretan pairatzen ditugun komeria, arazo, bidegabekeri eta adarjotzeei ere. Enkantea da hezkuntzan planifikazio konsziente batetik eratortzen ez den kontratazio politika eskas hau. 


Enkantea gainera oso aproposa da, ze zerk gobernatzen du enkante bat? ezerk ere ez, edo diruak, ba gauza berak gobernatzen du gure hezkuntza publikoan langile ez finkoen kokatzea, hau da, inprobisazio konstante batean bizi gara, argi eta garbi, eta lanpostuak ez dakit zenbat egun berandu, oker eta inongo kriteriorik gabe banatzen dira. 


Hori gutxi balitz, urtero-urtero komeria beretsuak eragiten ditu inork gutxik txintik ezer esan edo egin gabe: irakaslerik gabe 4 aste daramaten zentroak, esleipen nuloak, zuzendari postua esleipenetan, alferrikako bertaratzeak, norberari ez dagokion espezialitate bat irakastera behartzea, e. a. hori guztia normalizatzeko bidean dago, hau da, hel daiteke momentu bat non kudeaketa kaotiko hori ontzat edo onargarritzat emango dugun. Beraz, horregatik irratsaio hau eta horretarako, etengabe errepikatzen den kudeaketa penagarria salatzeko.


Horretaz aparte, ezin ditugu ahaztu azken 3 hilabeteotako gertakariak, beraz beste bi kontu potolo dakartzagu besapean:


+ EPE2020 (((IRREGULARTASUNAK))) 

+ ESTATU MAILAKO INTERINOEN FINKOTASUNAREN ALDEKO BORROKA.


Hori guztia IROLA IRRATIAren urriko nobedade musikalekin gatzozpinduta.


“Hezkuntza publikoa, edo hezkuntza komunitateak gogor eta tinko defendatzen du, edo laster hau guztia pikutara doa itunpekoen eta bere bezeroen mesedetan…”

 
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Ordezko Maltzurrak irratsaio gehiago Irola Irratian.