Bilboko Herri Irration Maratoia

Irola Kalean

2021-08-26 Bilboko Herri Irration Maratoia

Pasa den eguenean, abuztuak 26, Bilboko Irriaren egitarauaren baitan, gure hiriko herri irratiok maratoi luze bat egin genuen Kranba konpartsak egindako proposamenari helduta. Goizeko 11etan hasi genuen zuzeneko emisioa Areatzako tingladoetatik, hain zuzen Kranbakoek gidatutako tartearekin. 12etatik ordu biak arte, Bilbo Hiriako lagunek egin zuten saioa, eduki zoragarriekin betea. Bazkaltzerako tartean musika jarrita utzi genuen eta ostean 97 irratikoek ekin zioten euren saioari, gai oso anitzak jorratuz. Arrastiko bostetatik zazpietara Irola Irratiaren tartea izan zen, bi tertulia oso desberdinekin. Amaitzeko, irrati deserbinetako eta konpartsako kideak elkartu eta amaiera eman genion egunari, errepasoa eginez eta gadlera erantzunen jolas batekin. Bederatzi orduz egon ginen uhinetan, elkarlanean eta egunpasa ederrean.

#abuztuak_26 #Bilboko_Irria #herri_irratiok #maratoia #Kranba_konpartsa #Areatzako_tingladoak #Bilbo_Hiria #97_irratia #Irola_Irratia #ekonomia_eta_herrigitza #jon_bernart_zubiri #endika_alabort #espazio_publikoaren_pribatizazioa #ula_eta_anartz #arkitektoak #dantza #dantza_taldeak_pandemia_garaian #potto #bertsoak #joseba_barandiaran #maite_sarasola #erlantz_ibargurengoitia #free_tour #irrati_antzerkia #lutxo_egia #ane_zabala #Bilboko_Aste_Nagusia #Amets_Nagusia_dokumentala #Pantx #DDT #Mundialito_Antiarrazista #SOS_arrazakeria #Mbolo_Moye_Doole #Txori_Barrote #Mekauen #Mekauen30 #Asier_Gonzalez #GKS #tertulia #guggen_garbitzaileak #bilboko_argiak #bilboko_langile_autodefentsa_sarea #interinoen_greba #artxandako_zabortegia #hiria_irauli #bizikleta_martxa #kopetaraino_topaketa #heavy_metal_eszena #heavyak #alma_culter

Hona hemen saio osoak, berriro entzuteko 🙂

Hasiera (Kranba)

BILBO HIRIA

97 IRRATIA

IROLA IRRATIA

AMAIERA (DANOK ELKARREKIN, LABURPENA + JOLASA)


Entzun Archiven – Escúchalo en Archive