Etxe BIZITZEN Defentsan (mahaingurua)

Irola Kalean

Ekainaren 12an AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Sindikatuak bere lehenengo urteurrena ospatu zuen, egun osoko egitarau batekin. Mural margoketa eta mahainguru batekin hasi, bazkari, plater-ireki-Pantx-pintxaldi eta bingo musikatuarekin jarraitu zuen, gero ekitaldi eta Joni Txintxesen kontzertuarekin amaitzeko. Egun borobila.

Goizeko 12:00etako mahaingurua duzue honako hau. Bizkaiko lau etxebizitza sindikaturen artean osatutako mahaia izan zen, AZET dinamika gidatzeko ardurarekin, tertuliaren antolatzaile eta anfitrioi gisa. Sindikatu gonbidatuen artean, Alogerekoak Saninazio eta Deustuko etxebizitza sindikatua alde batetik; Batu Elkarlaguntza Sarea bestetik, Hego Uribe eskualdeko eragilea; eta mahia osatzeko, Galdakaoko Etxebizitza Sarea aritu ziren, Elkarlaguntza Sarearen baitan kokatzen den Galdakaoko sindikatua.

Bi ordu pasatxo eguzkipean egon ziren lau sindikatuok beren esperientziak elkarbanatzen, hainbat puntu amankomun zein bereizgarri azaleratuz. Lau bloke desberdinetan banatutako dinamika izan zen, sindikatuon aurkezpena eta ibilbidearekin hasi ziren, jarraian marko teoriko eta organizatiboa azaltzeko. Puntu hori osatzeko, eragile desberdinek haien esperientzia praktikoa kontatu ziguten, eta ondoren erronkak eta etorkizunari buruz zein hausnarketa egiten duten azaldu zuten. Amaitzeko, publiko zein parte hartzaileei mikroa modu librean luzatu eta galdera eta komentario apur batzuek osatu zuten mahaingurua.

Esan bezala, hona hemen mahaingurua, osoa zein blokeka banatua.

Sindikatuen aurkezpena eta ibilbidea

Deskargatu – Descarga


Marko teoriko eta organizatiboa

Deskargatu – Descarga


Praktikak

Deskargatu – Descarga


Erronkak eta etorkizunari buruzko hausnarketa

Deskargatu – Descarga


mikro irekia

Deskargatu – Descarga


OSOA (2ordu, 9minutu)

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.