2021-06-05 Karmelak 5 Urte

Irola Kalean

5 urte!
Karmela, Santutxuko espazio askeak bost urte bete dauz, eta ez dadila haria eten!

Ekainaren 3, 4 eta 5ean urteurrena ospatzen aritu dira Karmelako lagunak, hainbat ekitaldi desberdinen bitartez. Eguenean, Gilkitxaroren antzezlan berriaren emanaldiarekin eman zioten hasiera urteurrenari, ETAren agiri bulegoa izeneko obra hain zuzen. Barikuan, SUGOI zirko taldearen emanaldia eukin genuen ere bai, eta zapatuan egunpasa egin genuen Karmelan. Herri bazkaria, ostean jolasak, ekitalditxoa eta musika emanaldia Deiedra talderarekin… eta zapatuko mobida hauei danei hasiera emoteko, eragile eta proiektu desberdineen herri azoka egon zen goizean.

Komatxe autogestioaren aldeko konpartsak urteurren ekitaldi hauetan egindako ekarpena izan zen zen herri azoka hau eta 30 egitasmo baino gehiago agertu ziren material desberdinak erakustera eta postutxoa jartzera, Irola Irratia beste askoren artean, Astika Herria, Piztu Bilbo, edo Lubaki Agenda, adibide batzuk ematearren.

Irratikook han genbiltzala aprobetxatuz, grabadora hartu eta egitasmo bakoitzari eskatu genion haien proiektuez hitzegiteko, eta azaltzeko nor diren. Jarraian entzungo ditugun audio hauek, egun horretan topatutako ainbiente koloretsu horren lagin bat besterik ez dira.

Zorionak Karmela, bost urte eta ez dadila haria eten!


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.