Ordezko Maltzurrak 1.05: Hezkuntza-jarduera osagarriak: diru publikoz finantzatutako prekarietatea

Ordezko Maltzurrak | Astelehenak 19:00h, asteazkenak 9:00h
DBHko ikasleak hezkuntza jarduera-osagarri
DBHko ikasleak sexu-hezkuntza tailer batean.
 
Bosgarren irratsaio honetan hezkuntza-jarduera osagarrien dinamizatzaileekin elkartu gara beraien egunerokoaz eta lan-baldintzetaz hitz egiteko, ezer gutxi baitakigu haien egoeraz. Zerbitzu osagarri hauek gaur egungo hezkuntza testuinguruan kriston garrantzia duten arren (genero indarkeria prebenitzeko tailerrak, drogei buruzko formakuntzak, IKTak, e. a.), azpikontratatutako elkarte edo freelancen bitartez egiten dira eskariaren arabera. 
 
Kontatu digute beren lan-bizitza ON-OFF amaigabe bat bilakatu dela (orain lan, orain ez), jardunaldi luze eta gogorrak izaten dituztela (astean 36 tailer-ordu), lan-ordutegi guztiz aldagarria dutela, egun batetik besterako ordutegi eta tailer aldaketekin, eta trukean soldata kaskarra jasotzen dutela, hori baita azpikontratazioarekin gertatzen dena. 
 
Horretaz gain, azken asteetako berri potoloak sakontasunez aztertu ditugu: zer gertatzen ari da aldibatekotasunaren asuntoarekin? Gauzak mugitzen hasi(ko) dira? Batek daki!
 
Eta noski, betiko moduan, irratsaioa abesti bikain batzuekin gatz-ozpindu dugu. 
 
Sintonia: Potrotaino – Chavales
Soka – Denaren teoria
Ozhen – Hondamena
Ruby Amantu – Riot
Dukkha – Hegan
 

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Ordezko Maltzurrak irratsaio gehiago Irola Irratian.