Jai Zera! 01: Zer da jaia eta zertarako nahi dugu

Jai Zera! | Martitzenak 20:00h

Urteak dira Jai Herrikoien inguruko hausnarketei heltzeko zailtasunak daudela, bai antolakundeen ezintasunengatik edo bizitza posmoderno honek ezartzen dizkigun erritmoengatik. Eztabaida horiek sustatu eta elikatzeko asmoarekin sortu da txortxortegia: lagunekin jaietaz txortxor ibiltzeko tokia.

30 lagun inguru bildu ditugu solasaldi, eta elkarrizketa ezberdinetan, jai herrikoiak zeharkatzen dituzten gai ezberdinak jorratzeko: generoa, klasea, arrazakeriak, kontsumo ereduak, finantziazioa, komunitatea, instituzioak, boterea, ekologismoa… Elkarrizketa horiek, 3 saiotan antolatu ditugu:

MARTXOAK 16, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, “Zer da jaia eta zertarako nahi dugu”
MARTXOAK 23, 20:00etan, “Nork antolatzen ditu jaiak Norekin eta Norentzat?”
MARTXOAK 30, 20:00etan, “Non eta Nola eragiten dio testuinguruak?”

Lehenengo saio honetan izango ditugunak: Maggie Bullen (EHUko irakasle eta antropologoa) & Jone Gartzia (Deustuko kazetaria), Uxue Gutierrez (Berriako kazetaria) & eta Maria (Astika Herria), Ane Zabala (Bilbo Hiria Irratia) & Iker Arostegi (Zirikatzen kolektiboa).
Ahots gidaria: Yure (Orkresta)

Espero dugu elkarrizketa ezberdinekin gozatzea, infusio, zuku edo etxeko garagardo batekin eta lagunekin.


Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun Jai Zera! irratsaio gehiago Irola Irratian.