KAIXO!! Irola Irratiko sasoi barria heldu da, urtero moduan programazio barria martxan jarri dogu . 2020-2021 denboraldiko parrila aurkezteko momentua heldu da, eta momentuz jendaurreko ekitaldi handirik ez antolatzea erabaki dogu, beraz, egoera kontutan hartuta, dinamika seguruagoa proposatu nahi dizuegu. Ate irekien jardunaldi batzuk antolatuko doguz, gure irrata ezagutu nahi dauen edonor etor daiten. Zelan ez, zuok be gonbidauta zagozie eta datozen hiru hilabeteotan egingo doguzen jardunaldiotan zuok ikusteko irrikaz gagoz jada. Jardunaldiotan gure proposamena zuek gurekin batera irrati apur bat egitea da, hau da, elkarrizketa laburren bat, hitzalditxoren bat, nor zareten kontatzea, ze plan daukazuen, ze aldarrikapen ari zareten lantzen, pandemiaren ganean edo beste edozerren ganean berba eginez. Edo akaso nahiago izango dozue umorea egin, edota poesia saio bat egitea… Badaude irratia lantzeko modu oso jatorrak. Ziur gagoz kontatzeko gauza asko eta asko dekozuezela eta guk horiek entzuteko gogo itzelak dauzkaguz, tartetxo hau zuekin partekatzeko irrikaz gagoz. Irola Irratia zuon etxea da. Kolektibo moduan, zuhurtasunaren eta arduratsu izateko momentua da orain, pandemia honen aurrean. Honako egutegi hau zabaldu dogu, eta honela, hainbat egun eta ordutegi artean aukeratu ahal dozue. Jende kopurua mugatua izango da, beraz joan apuntatzen! Espazioa bentilatua (aireztatuta?)egongo da denbora tarte osoan, eta beharrezko higiene(garbiketa) neurri danak hartuko doguz. Aforo mugatua errespetatuko da ere. Honekin guztiarekin, garrantzitsuena Irolak dialeko 107.5 FMa 33 urtez okupatzen jarraitu izana zuekaz batera ospatzea da. Irola Irratiak uhin libreetan dirau, eta gure uhinak zuonak ere badira. Ah! Ta ziur egon, pintxo eta poteren bat ere egongo da! Animatu parte hartzen. Ideia danak, proposamen edo iradokizunak eskertzekoak izango dira. Mila esker!! |
KAIXO!! La nueva temporada de Irola Irratia ya está aquí, la programación se ha puesto en marcha como cada curso desde hace ya tantos años. Dentro de estas jornadas la idea es invitaros a hacer radio con nosotras, es decir, hacer entrevistas, charlas, contarnos quiénes sois, qué planes, qué reivindicaciones estáis llevando a cabo, hablar sobre la pandemia o no. O tal vez queréis hacer un poco de humor o recitar poesía. Hay maneras muy divertidas de hacer radio. Mila esker!!
|