Hego Uribeko Maiatza Gorria

Hego Uribeko Maiatza Gorria

Hona hemen “Hego Uribeko Maiatza Gorria” irrati saioa, Hego Uribeko eskualdean aspalditik lanean dagoen marko batetik antolatua. Orain arte publikoki aditzera eman ez den arren, azken bi urte hauetan Urriko Martxa edota Maiatza Gorria antolatu ditu; eta koronabirusaren harira, “Kapitala eta birusa” dinamika jarri dute martxan. Gaurkoan, Irola Irratiaren kolaborazioagaz egindako irratsaioa, Maiatzaren 1aren harira.

Gaur Maiatzaren 1a da, munduko langileen eguna, alegia sistema kapitalistetan esplotatuak eta zapalduak diren pertsonen gehiengo handi bat barnebiltzen duen kategoria. Egun hau baliatzen dugu gogorarazteko munduko aberastasuna guk geuk gure izerdiz sortzen dugula, eta beste batzuk lan hori lapurtuz pilatzen dutela haien aberastasuna. Beraz, egun garrantzitsua da gogorarazteko burgesiak bere eskuetan pilatzen duen aberastasuna nork sortzen duen, eta beraz noren eskuetan egon beharko litzatekeen aberastasun horren ekoizpenaren eta banaketaren kontrola. Hau da, nondik gatozen, zer garen eta zer dagokigun gogoratzeko.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven