Contagio social: Guerra de Clases Microbiológica en China. Chuang

Iritzi artikulua

Konpartxe Komantsa-n argitaratua 2020-03-21

Lazo Argitalpenak, liburuxka-artikulu hau jartzen du edonork irakurri eta hausnartu nahi izatekotan. Chuang, Txinako talde komunista kritikoa da, eta COVID-19ak sortutako krisiaren inguruko hausnarketa batzuk bildu dituzte Estatuen kontrol sozialerako tresnak eta birus bortitzen garapena ardatz.

Artikuluak, birusen sortze, birsortze eta zabaltzea, kapitalismoaren une intentsiboetara lotuta dagoela adierazten du, eta horretarako, historian izandako beste pandemiekin alderatzen du gaurkoa.

Liburuxka laburra, baina sendoa eta argigarria. Konfusio, ahalgabetze eta isolamentu garai hauetan, hausnarketarako eta antolakuntzarako aukera badagoela ere badakigu.

Bestalde, Lazo-ko lagunek, beste eduki batzuk jarri dituzten nahi duenaren esku: Lazoediciones.blogspot.com