Irolaren Kanpaina Mediatikoa: Maravillasekin Elkartasun Saretzea

Irolaren Kanpaña Mediatikoa I Domingo 15:00

Aurtengo parrillaren nobedade bategaz gatoz gaurkoan: Irolaren Kanpaina Mediatikoa.

Euskal Herriko Okupazio Mugimendua eraso latzak ari da pairatzen azkeneko bolada honetan. Kasu honetan, Iruñeko Maravillas gaztetxeak jasandako erasoan ipiniko dogu fokoa.

Saioaren lehenengo blokean testuinguru historikoaren kokapena ekarriko deusku Iruñetik datorren Morok: Maravillasen aurrekariak, Iruñeko okupazio mugimendua edota kapitalak eta bere azpiegitura koordinatuek burutako agresioari buruz ariko gara. Esteka honetan Borroka Garaia da! webguneak bertoko gazteei eginiko elkarrizketa interesgarria.

Eraso honen aurrean, Euskal Herriko okupazio mugimendu ezberdinek elkartasun ekimenak burutu dabiez; Maravillasek jasotako isunak ordaintzeko lagunduz, adibidez. Ildo honetan Maravillasekin Elkartasun Ekimena ipini da abian. Ibaizabal ibaiertzeko okupazio eta autogestio mugimenduek bat egiten dabie proiektu honetan, Hego Uribe, Uribe kosta eta Bilboinguruko eskualdeek hain zuzen ere. Bigarren bloke honetan Komantxe Konpartsako Aritzek ekarriko deuskuz proiektuaren nondik norakoak.

Saioan zehar, Etxarri Gaztetxean burutu zen sarrera-ekimenari buruz Ekaitzako Iñigok emango deusku barri; geroago Basauriko Txarraska gaztetxetik Unaik berton burutuko dan hurrengo ekimena azalduko dau.

Martxoa eta apirila zehar hainbat ekimen burutuko direz gune autogestionatu ezberdinetan. Lehenengo saioa hau beste saio batzuen aurrekari izango da.

Ekimenen berri izateko, gaztetxe ezberdinen webgune eta sare sozial ezberdinetan izango dozue. Komantxe Konpartsak koodinaketa informatiboa daroan heinean, berton topatuko dozue info ofizial eta bateratua.