Irola Kalean – Etxebizitzaren Aldeko Borroka Katalunian

Irola Kalean

Etxebizitzaren aldeko borroka katalunian. Herri Mugimenduaren lubaki barria.
Izenburu horrekin, pasa dan otsailaren 8an hitzaldi-mahaingurua egin zuten Errondoko Auzo Etxean, Ibarrekolandan. Oraingoan Hospitaleteko Sindicat Llogaters eta Poble Seceko Sindicat de Barri izan genituen, euren esperientziak kontatzeko.

“Oraingoan” diogu, izan ere, Errondokon egindako esperientzia hau, ziklo baten baitan kokatu dezakegu, Katalunian azken urteotan etxebizitzaren aldeko borrokak hartu dituen formak, eta ondorioz, herri mugimenduentzako hartutako zentralitatea, zenbait ekimenetan jorratu izan dugulako azken hilabeteotan.

2019ko abenduaren 16 eta 17an Bartzelonan lehenengo Congrés d’Habitatge izan zen, hainbat hitzaldi, tertulia eta tailer jorratuz. Urtarrilaren hasieran Galdakaoko Elkarlaguntza Sarekoek antolatu zuten hitzaldia. Komantxek ere urtarrila erdialdera kafeta bat egin zuen, Portugaleteko Eskubide Sozialen Bulegoaren esku-hartzearekin. Eta oraingoan, Errondoko Auzo Etxean izan da ekimena.

Irola Irratia saiatu gara leku hauetara hurbildu eta materialen bat grabatzen, edo parte hartzaileekin elkarrizketatxo bat egiten. Beti ezin izan gara egon. Baina zorionez, Errondoko Auzo Etxeko lagunek ekimena grabatu eta helarazi egin ziguten, Irratian emititu eta difusioa biderkatzeko. Eskerrak luzatu nahi dotzegu ba gure konplizeei, zuek barik material baliotsu hau galdu egingo zalako.

Beste barik, hitzaldiarekin uzten zaituztegu. Katalunian etxebizitzaren aldeko borroka, ezagutu eta ikasteko esperientziak. Etxebizitzaren eskubidearen defentsa antolatu beharra dago! Herri mugimenduaren lubaki barria da.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.