Irola Kalean – Etxebizitzaren autodefentsa

Irola Kalean

2010ko urtarrilaren 16a, arrastiko 19:00ak.

Karmela, Bilboko Santutxu auzoan kokatuta dagoen gune autogestionatua.

Komantxe konpartsak, Bilboko jai esparru herrikoetarako okupazioaren eta autogestioaren konpartsak, mahaingurua antolatua zuen.

Bartzelonako Sindicat de Barri del Poble Sec eta Sindicat Habitatge Raval eta Portugaleteko Eskubide Sozialen Bulegoko kideak etorri ziren mahainguruan parte hartzera.

Azken hilabeteotan EHn eta zehazki Ezkerraldean, okupazioaren gaia hizpide izan dogu. Tamalez, gertakari zehatz batzuk aprobetxatuta, telebistan, prentsa idatzian eta ohiko mediotan plazaratu diren diskurtsoek okupazioaren aldeko urtetako lana zapuztea dute helburu. Eta hare tamalgarriagoa dena, herritar askok diskurtso hori bere egin dabe, ohiko diskurtso arrazista eta klasistak berreskuratuz, okasiorako.

Txiroen arteko guda bilatzen.

Erloju bonba martxan jartzen.

Aukera eder hau baliatuta, Daniel Estebe ta bere matoi estorsionisten enpresak, Desokupa enpresak, EHn jarri du begirada. Portugaleteko lagunei entzungo diegun moduan, eman dituzte lehen urratsak EHn dagoeneko, Ezkerraldean hain zuzen, eta ez da kasualitatea izan Ezkerraldean egin izana.

Egoera honetaz ohartuta, Bilboko Okupazio Bulegoa edo Komantxe Konpartsa eta okupazio eta autogestio mugimenduan parte hartzen dogun eragile eta norbanakook alarmak piztu genituen. Prest egon behar gara okupazioaren kontrako ofentsiba berria aurreikusten dogulako. Erantzunak antolatu beharko dira.

Urtarrilaren 16ko tertuliatxo hau, prestakuntza horren baitan kokatu genezake. Portugaleten emandako kasua klase ikuspegi batetik sozializatu beharra dago. Honekin batera, etxebizitzaten eta okupazioaren aldeko diskurtsoak eta praktikak eraberritu etan indartzeko esperientziak ezagutu behar ditugu. Konbinazio bikaina Kar melan elkartu zena.

Azken ohar bat: 2018ko abuztuan Iruñeako Maravillas gaztetxean desalojo saiakera bortitza eman zan. Atxiloketak, auziperatuak, isunak… Pasa dan urrian usurpazio delituen epaiketa egin zen eta absolbituak izan ziren 22 kideak. Zoritxarrez oraindik mozal legearen mehatxua daukie, eta 70.000€ isunak jaso ditzakete.

Bizkaiko hainbat eragile autogestionatuk ekarpena egin nahi diegu Iruñako lagunei. Proiektu desberdinek beren kabuz zein modu saretuan ekimenak konpartituz, diru apur bat biltzeko ekintza desberdinak antolatzen ari gara. Urtarrilaren 16an Karmelan jazotako tertulia hau ere dinamika horretan dago txertatua. Karmelako kideek prestatutako pintxo goxo-goxoekin bildutakoa zuzenean Maravillaseko erresistentzia kutxa sendotzera bideratu baitzen.

Beraz, zer gehiago eskatu ahal zaio arrasti pasa bati? Pintxopoteo goxoa, jendarte jatorra, espazio atsegina, tertulia oso interesgarria, hizlari potenteak… formazioa eta ikasketa. Eta gainera elkartasuna Maravillasekin.

Hau da egun horretan bizitakoaren grabazioa.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.