2003ko Azaroaren 29a: Sara Fernandez dispertsioak eraila

M1Egin Efemerideak

Dispertsiorik ez!

Sara Fernandez iruindarra 2003ko azaroaren 29an hil zen Aranda de Dueron lagun bat kartzelara bisitatzera zihoala. Euskal preso politikoen dispertsioak eragin dituen hamasei hildakoetako bat da bera. 

PSOEren gobernuak martxan jarritako eta PNVk onestsitako zigor politika da dispertsioa. Politika horren bidez euskal preso politikoak Euskal Herritik ahalik eta urrunen dauden kartzeletara eramaten zituzten. Gerora frantses Estatuak ere bat egin zuen politika horrekin.

Dispertsioa lehenego aldiz neurri moduan 1987-1988 urteen artean erabili zen. 1989ko maiatzean euskal preso guztiei aplikatu zitzaien. Estatu espainolak presoak isolatzea zuen helburu, horrela Euskal Preso Politikoen Kolektiboa hausteko asmoz. Presoak elkarrengandik banatzen euren borroka bertan behera uzteko eta presoen errenditzeko. Era berean, astero senideek eta gertukoek egiten zituzten bisitekin ere amaitu nahi zuen Estatuak. Ez zuten lortu, ordea. Presoek, dauden tokian daudela ere, bisitak jasotzen jarraitzen dute.

Dispertsioa 30 urtez indarrean egon da eta Estatu espainolak politika bera mantentzen jarraitzen du. Presoek Euskal Herritik urrun dauden kartzeletan jarraitzen dute. Emakume presoak ez daude dispertsatuta soilik, euretako gehienak isolatuta ere badaude. Politika hiltzaile horrekin amaitzeko ez da inongo aurrera pausorik eman. Hori dela eta, presoen egoera gero eta latzagoa da.

Euskal presoak kalera!!!

Adibide bat jartzearren: https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/xabier-rey-urmenetaren-heriotzaren-aurrean