Estatuko Nazio Zapalduak II

Desjabetuon Lanabesa | Asteazkenak 12:00h

Denboraldiaren azken txanpari 2 saiotako serie batekin ekingo genion aurreko hilabetean. Honakoa azken atala duzue.

Maiatzaren 30eko efemeridea aitzakiatzat hartu genuen, hain zuzen ere, Gran Canariaren konkistaren eguna. Canariarrek ospatzeko ezer ez dutela gogoratzen duten eguna da hori eta guk Kanariar Uharteak mintzagai izateaz gain, Estatu espainolean dauden beste hainbat naziotako kideekin hitz egiteko tartea hartu dugu. Aurrekoan gurekin izan genituen Galiza, Castilla eta Llioneko lagunak. Oraingoan, ordea, Andaluzia eta Catalunya izango ditugu mintzagai.

Herri horien guztien historiaz, garapen ekonomikoaz, politikaz eta abarrez hitz egingo dugu.

Eta gure asmoa beste saio bat gehiago egitea bazen ere, saio honekin hurrengo denboraldira arte agur esango dizuegu.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Desjabetuon Lanabesa irratsaio gehiago Irola Irratian.