Presoen Aldeko Taldea (2019-06-16)

Auzokideak | Domingo 19:00h

Euskal Preso Politiko eta Errefuxiatuen aldeko Irala auzoko taldeak irratsaio berria prestatu du Irola Irratiko Auzokideak tarterako, aurtengo denboraldi honetako azkena izango da.

Espetxe politikak dakarren sufrimendu eta jazarpena kontatzeko albiste zehatzen bitartez egin dute irratsaioan. 11-13 sumarioarekin hasi dira, 47 pertsonen kontrako epaiketa politikoaren nondik norakoak azaltzen (info gehiago hemen: https://11-13makroepaiketa.eus/). Informatu digute ere dispertsioak beste istripu bat eragin duela errepideetan. Honetaz aparte, Albocasserreko espetxean bisita egiten joandako senide bati gertatutako egoera salagarri bat kontatu digute. Amaitzeko presoen lekualdatze eta askapenen boletina osatuko dute, azken asteotako berriak errepasatuz.

Amaitu da bat denboraldia, honekin sei irratsaio osatu ditu Presoen Aldeko Taldeak Irola Irratian denboraldi honetan, eta eskerrona luzatu nahi izan diote irratiari aukera eskaini izanagatik. Datorren kurtsoan entzungo dogu alkar!