M1Egin!-en efemerideak: 1481eko maiatzaren 30a, Kanarien konkista, ezer ez ospatzeko

M1Egin Efemerideak
1481eko maiatzaren 30ean Tenesor Senidán-ek, Tamarán-eko (Kanaria Handiko) Guarnartemeak, irla guztien izenean Calatayud-eko ituna sinatu zuen garaiko Aragoiko Erregea zen Fernando Katolikoarekin. Sinadura hori Espainiako Erreinuaren aurreko errendizioaren sinboloa izan zen, baita artxipielago osoa europar kolonialismoaren menpe jartzeko giltzarria ere.

Beraien kokapena dela eta, Kanariak estrategikoki oso preziatuak izan dira. Izan ere, itsasoa eta bertatik pasatzen den itsasbidea kontrolatzeko oso leku egokia dira. Horren ondorioz, Espainiak hasiera-hasieratik kolonia bihurtu nahi izan zituen, baita egin ere.

1983ko maiatzaren 30ean Kanarietako Parlamentua osatu zen. Data ez zen iritzira hautatu. 1481eko maiatzaren 30arekin bat egiten zuen data aukeratu zen Parlamentu horren lehentasunak eta Espainiar Erresumaren inguruko bere jarrera argi utziz.

Egun, maiatzaren 30ean Kanarietako eguna ospatzen da. Horrek argi uzten du nondik eta zein perspektibarekin ospatzen den egun hori. Berezko kultura eta historia duen herri aske eta independientea izatea ospatu beharrean, kanariar herriak koro arrotz bati bere askatasuna eman izana ospatzen da.

Nahiz eta modu ezberdinetan mozorrotu, argi dago maiatzaren 30ean Kanarien konkista baino ez dela ospatzen. Oro har, folkloreaz eta inolako izaera politikorik ez duten adierazpenez jantzitako eguna da, non Espainiar eta, orokorrean, Europar kolonialismoa goratzen den. Hori dela eta, gero eta gehiago dira maiatzaren 30ean ospatzeko ezer ez dagoela sentitzen dutenak, baita jarrera horren adierazpen publiko eta politikoa egiten dutenak ere.

KANARIEN KONKISTA, EZER EZ OSPATZEKO!!!!

https://www.researchgate.net/publication/332246067_El_Caso_Bartolome_Garcia_Lorenzo

https://www.intersindicalcanaria.org/memoria-de-la-nacion-canaria

https://www.youtube.com/watch?v=X4jWTFuGKbc

https://www.youtube.com/watch?v=xEcE5YC_4a0

 

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven

M1Egin!-en Efemerideak saioaren atal gehiago entzuteko, klikatu hemen