M1Egin!-en efemerideak: 1921eko maiatzaren 21a, Sacco eta Vanzetti epaiketaren hasiera

M1Egin Efemerideak
1920ko apirilaren 15eko arratsaldean ezezagun batzuek enpresari eta zaindari bana tiroz hil zituzten. Soldatak ordaintzeko zeramatzaten 15.000 dolar kendu zizkieten.

Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti 1920ko maiatzaren 5eko arratsaldean atxilotu zituen polizia batek beste pertsona baten bila zebilela. Komisaldegira eramandakoan ez zieten inolako deliturik leporatu. Beraien jardun politikoaz baino ez zituzten galdekatu.

Prentsak laster batean anarkistak zirela zabaldu zuen, delituak egiteko Saccok eta Vanzettik zuten
gaitasunaren froga moral gisan.

Epaiketaren errituala hasi aurretik kondenatuta zeuden. Saccok eta Vanzettik berehala ulertu zuten, eta horregatik beraien ideia eta uste sendoak modu aktiboan defendatzea erabaki zuten. Ez zituzten beraien jarrera politikoak ezkutatu, ez ziren beraien kideak seinalatzearen tranpan erori eta ez zituzten beraien harremanak ukatu.

1921eko maiatzaren 21ean hasi zen epaiketa fartsa hutsa izan zen hasieratik amaierara arte.

Prozesua Webster Thayer epailearen ardurapean zegoen. Thayerrek frogarik lortu baino lehen honakoa esan zuen bere gorrotoa erakutsita: «Gizon hau, Vanzetti, egotzi zaizkion krimenetako batere egin ez duen arren, zalantzarik gabe errudun da gure instituzioen etsai delako».

Fiskala eta Webster Thayer epailea langileen kontrako giro xenofoboak blaituta zeuden. Behin eta berriz, etorkinen eta anarkisten kontrako beraien sentimenduek epaimahaia eta sententzia aurretik Sacco eta Vanzettiren kontra jarri zituzten: lapurretaren eta hilketen errudun, aulki elektrikora kondenatu zituzten, Massachusettseko Estatuko kartzelako Heriotzaren Etxean.

Vanzettik honakoa esan zuen: «Etsaiak hilik nahi gaitu eta hilik izango gaitu pribilejioa eta tirania defendatzeko, zuek umiliatzeko, beldurtzeko, zuei irabazteko, zuek suntsitzeko eta herriak esklabotzaren gurdira kateatzeko… Eta etsai hori bera Lurreko herri guztien haragian iltzatzen ari da garroak, munduko militarismorik handiena prestatzen ari da eta gizateria osoa esklabizatzeko prestatzen ari da. Burua zapaldu behar zaio».

Milaka pertsonek manifestazioa, martxak eta protestak egin zituzten eta Sacco eta Vanzettiren Aldeko Batzordeak antolatu zituzten ez soilik New Yorken, Bostonen, Chicagon eta San Franciscon, baita Londresen, Parisen, Buenos Airesen eta mundu osoan.

https://www.todoporhacer.org/sacco-vanzetti/

http://www.sinpermiso.info/textos/juicios-para-la-historia-vi-sacco-y-vanzetti

https://www.youtube.com/watch?v=gcgYwTnBIIQ

 
 

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven

M1Egin!-en Efemerideak saioaren atal gehiago entzuteko, klikatu hemen