Irola Kalean: Galdakaoko Gazte Eguna’19 eta Barazki Bizidunak (2019-05-19)

Irola Kalean

Urtero bezala, Galdakaoko gazteria langile eta antolatuak ekitaldi masiboa antolatu zuen udaberriaren erdian. Aurten Maiatzaren lauean izan zen Galdakaoko Gazte Eguna eta Irola Irratia bertan izan ginen gure aletxoa emateko.

Barazki Bizidunak saioko kideok aspaldiko partez elkartu ginen kaleko zuzeneko honetarako, revival moduko bat eginez. Mikroetatik, Gazte Eguneko Antolakuntza asanbleako kide bat, Galdakaoko Gazte Asanblada eta Zizpa Konpartsakide bana, Momoak kolektibo feministako kidea, Cliff eta Akabu musika taldeetako partaideak eta Ikasle Abertzaleakeko militante bat ere izan genituen.

Egun oso potentea izan zen, herriaren nahi eta beharrizanak aldarrikatzetik, horiek hartu eta etorkizuna eraikitzera pasa zena… Baina hori beste istorio bat da.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.