Irola Kalean: “Sorkuntza Autogestionatua: Zertarako?” mahaingurua, Komantxe Konpartsak antolatua (2019-04-05)

Irola Kalean

Pasa den Apirilaren 5ean Sorkuntza Autogestionatua: Zertarako? izeneko mahingurua izan genuen, Komantxe Konpratsak antolaturik, Errekalde auzoko Etxarri 2 Gaztetxean.

Pantx Records kolektiboa, AfterPost egitasmoa eta Taupaka Sortzaileen Elkartea gonbidatuta zeuden bertara, sorkuntza artistiko edo kulturaren inguruan hausnarketak elkarbanatu eta elkarrizketa mamitsu eta emankor batetan. Bertara entzule gisa hurbildutako jendeak, bestalde, ekarpen ugari egin zituzten, iritzi eta esperientzien aniztasuna jasoz.

Irola Irratia bertan egon ginen, han jazotakoa grabatzeko. 2 ordu eta 45 minutuz aritu ginen berbaz atsegin handiz. Honakoa, egun horretan esandakoen laburpen-kronika bat da.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive

Entzun IROLA KALEAN saio gehiago Irola Irratian.

Bide batez, bertsio osoa (2h 45min) ere entzungai duzue hemen: