M1Eginen! efemerideak: 1985ko maiatzaren 13a, MOVEn kontrako bonbardaketa

M1Egin Efemerideak

MOVE 1972an Philadelphian sortu zen beltzen askapenerako taldea izan zen. 1985eko maiatzaren 13an poliziak MOVE komunitatearen etxebizitza bonbardeatu zuen. Bonbak sua eragin zuen eraikinean taldekideak bertan harrapaturik.

90 bat minututan zehar leporaino armatutako 500 poliziek 10.000 bala tirokatu zituzten sutan zegoen etxearen kontra. Ondorioz, eraikinetik ateratzen saiatu zirenek atzera egin behar izan zuten. MOVEko 11 kide hil zituzten, tartean 5 haur.

Suak 65 etxebizitza suntsitu zituen gehiengo afroamerikarra zuen auzo batean. 250 pertsona etxebizitzarik gabe geratu ziren. Egun Osage etorbidean etxebizitza asko eta asko abandonatuta daude bonbardaketaren ondorioz.

Parte hartu zuten polizien artetik batek ere ez du inolako azalpenik eman behar izan. Ez da inolako prozedura kriminalik edota epaiketarik ireki. Kartzelara joan zen pertsona bakarra Ramona Africa izan zen, bizirik atera zen MOVEko kide heldu bakarra. Ramona Africa matxinada eta konspirazioagatik auziperatua izan zen bonbardaketaren ostean eta 7 urteko kartzelaldia pairatu zuen. Bizirik atera zen beste pertsona bakarra Birdie Africa izan zen, 13 urteko gaztea.

Komunitate beltzen historian poliziaren indarkeria etengabekoa da eta MOVE taldearen aurkako bonbardaketa ez da isolatutako gertaera. 1921ean poliziak Tulsako (Oklahoma) komunitate beltza eraso zuen sei hegazkinekin. 26 pertsona hil zituen eta komunitatearen zatirik handiena erre zuen. 60. hamarkadan poliziak eta guardia nazionalak ehundaka beltz fusilatu zituzten altxamendu ezberdinen kontrako errepresioan. Horren adibide Detroitekoa non 43 pertsona hil zituzten. Bereziki basatia Motel Algiersen egindako sarraskia. Black Panter Partyk etengabeko erasoak eta hilketa ugari sufritu zituen, besteak beste, Chicagon Fred Hamptonena.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven

M1Egin!-en Efemerideak saioaren atal gehiago entzuteko, klikatu hemen