M1Eginen!-en efemerideak: 1976ko maiatzaren 9a, Ulrike Meinhofen heriotza

M1Egin Efemerideak

«Neure buruaz beste egin dudala esaten badizute, erailketa bat izan dela ziur izan» esan zion  Ulrike Meinhofek bere ahizpari kartzelan bisitatu zuen azken aldian. Bi hilabete geroago, 41 urte zituela, Ulrike bere ziegan urkatuta agertu zen. 1976ko maiatzaren 9a baino lehen, historia ofizialak urteak zeramatzan bere hilotzari forma ematen: zoroa, ama txarra, erailtzailea. Ez zen hirutako bat bera ere izan.

Stammheim-eko kartzelan pasatu zituen lau urteetatik, Ulrike 238 egun egon zen isolamenduan. Ulrike suntsitzeko Estatuak tortura zuria erabili zuen bere kontra. Ez ahaztu hori guztia gobernu sozialdemokrata batean gertatu zela.

Talde armatu baten, zehazki Armada Gorriaren Frakzioaren, kide izatea erabaki zuen ezkerretako kazetaria izan zen Ulrike Meinhof. Komunista eta feminista zen.

Kazetari eta jendarte-astintzaile moduan lan gogorra egin ondoren, 1970ean bide politiko hutsa agortutzat eman zuen. Andreas Baaderri ihes egiten lagundu zion. Baader eta Gudrun Ensslinekin batera Ernesto Che Guevararen tesi fokistetan oinarritutako hiri gerrilla antolatu zuten: «ezin da beti itxaron iraultzarako baldintza guztiak eman arte. Batzuetan aurre hartu behar zaie eta orubea prestatu, ekimen horrek sakrifizio pertsonal izugarriak suposa ditzakeen arren».

Ulrikek zera esan zuen: «Protesta da hau eta hori gustuko ez dudala esatea. Erresistentzia da gustuko ez dudan hori berriro ez gertatzeko ardura hartzea».

Informazio gehiago:

https://es.wikipedia.org/wiki/Ulrike_Meinhof
https://www.youtube.com/watch?v=B60MhbXpGKs
https://boltxe.eus/2012/01/27/ulrike-meinhof-la-guerrila-urbana-rote-armee-fraktion/

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven

M1Egin!-en Efemerideak saioaren atal gehiago entzuteko, klikatu hemen