BDZ sarea: Boikot Israeli, Nakba eguna eta NYX hotela

Hoka Hey | Domeka 18:00h

BDZ sarea izan ditugu azken Hoka Hey honetako elkarrizketatuak: Boikot-Desinbertsio-Zigorrak sarea. Palestinan sortutako eta bertatik koordinatutako dinamika erraldoi honek, Hegoafrikako Apartheid kanpaina eredutzat hartu, eta Israel estatuaren kontrako neurriak eskatzen dituzte.

Izan ere, duela 71 urte gauzatu zan desastrea. 1948ko Maiatzaren 15ean: Nakba. Milaka palestinar erbesteratu behar izan ziren eta ordutik Israelgo estatuak garbiketa etniko eta erlijiosoa dara modu planifikatu eta sistematikoan: Genozidio bat da.

Eta bien bitartean mundu mailan irudi moderno eta erakargarria proiektatzen du ekitaldi kultural, deportibo zein akademikoetan presentzia izanez. BDZ sareak Israelo boikota egiteko proposatzen digu maila guzti hauetan: ekonomikoan (bertan ekoiztutako produktuak ez erosiz) zein kultura-kirol-akademia ekintzak ukatu eta salatuz.

Elkarrizketan, Bilboko Areatzan ireki den NYX hotelari buruz hitzegiteko aukera izango dugu ere. Leonardo Hotels kate israeldarraren parte da eta Estatu sionistaren irudirik positiboena proiektatzen arduratzeaz gain, gure auzoetako beste agente gentrifikatzaile garrantzitsu bat izango da. BDZko kideen hitzetan «gure auzoak gentrifikatzen ari diren NYX hotel bezalako enpresak aldi berean dira Palestinan haien lurretatik kanporatzen ari diren indar faktikoak».

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archive


Entzun Hoka Hey irratsaio gehiago hemen