M1Egin!-en efemerideak: 1975eko apirilaren 30a, Vietnamgo Askapena

M1Egin Efemerideak

1954an inperialista frantsesek Diem Bien Phuko batailan jasotako porrotaren ondoren Ginebrako konferentzia egin zen. Vietnam bi zatitan banatu zuten. Baina 1958an erreferenduma egingo zela ezarri zuten Vietnamgo herriak bateratu nahi zuen jakiteko. Inperialistak baiezkoa irabaztearen beldur ziren. Horregatik, 1955ean Ngo Dinh Diemek (CIAren laguntzarekin) estatu kolpea burutu zuen hegoaldean.

Azkar batean hegoaldeko herri vietnamdarra Vietnameko Nazio Askapen Frontearen bidez antolatu zen eta gerrilla gerra martxan jarri zuen. Vietnameko hegoaldean zeuden soldadu estatu batuarrak ofizialki aholkulariak ziren. Errejimen kolpista babestu zuten eta Askapen Fronteari aurka egin zioten, baina 1964an gerran zuzenean esku hartzen hasi ziren. Apurka-apurka gero eta soldadu estatu batuar gehiago heldu ziren 540.000 izateraino. Errejimen kolpistaren armadak 820.000 soldadu zituen.

Estatu Batuek Vietnamen egindako aire-erasoak historia militarrean garrantzitsuenak izan dira. Ia zortzi milioi tona lehergailu jaurti zituzten. Bigarren Mundu Gerran jaurtikitako bonben kopurua hirukoiztu zuten. Ezin dugu bota zen napalm eta agente laranja ahaztu. Horien ondorioz, Vietnamgo baso gehienak suntsitu zituzten eta gaur egun ere lurra kaltetzen jarraitzen dute. Gainera, herbizida eta hosto-galtzaile horien eraginez hiru milioi haur eta heldu vietnamdarrek gaixotasun genetikoak pairatzen dituzte egun.

Herri vientamdarraren borroka Estatu Batuetako inperialismoaren eta beraien txontxongiloa zen Vietnamen hegoaldeko gobernuaren kontrako borroka heroikoa izan zen. Sufrimendu ororen gainetik Vientamgo herriak independiente izan nahi zuen, bere etorkizuna erabaki nahi zuen eta beraien subiranotasunaren alde borrokatzen duten herrientzako eredu izan nahi zuen.

Vietnamgo Nazio Askapen Fronteak hegoaldeko Vietnameko lurraldea pixkanaka askatu zuten. Azkenean, apirilaren 30ean Saigon hiriburuan sartu ziren eta Vietnam osoa askatu zuten. Soldadu estatubatuarrek ahal izan zuten moduan alde egin zuten Saigonetik. Askoz boteretsuagoa zen okupatzaile baten kontrako herri txiki baten erabateko garaipena izan zen. Herri vietnamdarraren borroka gure askapenaren alde borrokan jarraitzen dugun herri guztientzako eredu izan zen eta jarraitzen du izaten.

Informazio gehiago:

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven