Martxoak 3tik Maiatzak 1era

Desjabetuon Lanabesa | Asteazkenak 12:00h

Apirileko Lanabesa saioa duzue honakoa.

Hilabete honetan Martxoaren 3ko sarraskia (Euskal Herriko maiatzaren 1a) eta Maiatzaren 1a bera izan ditugu mintzagai.

Martxoaren 3aren inguruan Guillermo Perearekin hitz egin dugu. Gasteizko herri-mugimenduko kidea bera, Martxoaren 3ko testigantza zuzena eskaini digu. Garaiko testuingurua, langile-klasearen antolaketa moldeak eta martxoaren 3ak gaur egunerako utzi dizkigun ikaspenak izan ditugu irizpide beste kontu askoren artean.

Programaren bigarren zatian maiatzaren 1aren historia ekarri dugu gurera. Iaz Irola Irratiko kideek egindako programa bereziaren zati batzuk baliatu ditugu. Baina luzeago ere hitz egin dugu maiatzaren 1eko lehenengo deialdiak Bilbon izan zuen jarraipenaz.

Azkenik, datorren maiatzaren 1aren bueltarako Maiatzak 1 Egin!-en deialdiak ere aipatu nahi ditugu. Hauetxek dira:

  • Apirilaren 29a
    18:30etan La Bolsan “Klase autodefentsa tresnak atzo eta gaur” mahaingurua. Hizlariak DSBEko Bulegoa, Bilboko Okupazio Bulegoa, Harrera Herria, Mozal Legearen Aurkako Plataforma eta Berriotxoak.
  • Maiatzaren 1a
    17:00etan Ingelesen Landako kaian “Klase borrokaren forma berriak“. Lekuan lekukotik Euskal Herrira.
    19:30etan manifestazioa Ingelesen Landako kaitik abiatuta.

Deskargatu – Descarga | Entzun Archiven – Escúchalo en Archiven

Entzun Desjabetuon Lanabesa irratsaio gehiago Irola Irratian.