Presoen Aldeko Taldea (2019-04-07)

Auzokideak | Domingo 19:00h

Gaurko Auzokideak saioan Iralako Presoen Aldeko Taldea izan dugu. Euskal Herriko Preso Politikoen egoera latza salatzen eta haien eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzen diarduen kolektiboa.

Hainbat gai jorratu ditugu irratsaioan. Alde batetik NI ZU BI ekimenaz arituko gara, preso larriki gaixoen kaleratzea eskatzen duen ekimenaz, hain zuzen ere.

Presoen kaleratze eta trasladoen zerrendaketa, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna (berez apirilaren 17an da eguna, baina ospakizuna 19an Lemoako Topagunean egingo dana) eta beste hainbat kontu izango doguz.
Erdu!!