M1Egin!-en efemerideak: 1971ko apirilaren 8a, Nazioarteko I Rom Kongresua

M1Egin Efemerideak

1971ko apirilaren 8an Intelektual Ijitoen I. Nazioarteko Kongresua hasi zen Londresen. Aste betez luzatu zen eta 29 herrialdetako ijitoak bildu zituen. Guztira 40 eta 70 pertsona artean batu ziren.

Kongresuak bere biziko garrantzia izan zuen Rom herriarentzat. Besteak beste honako hauek lortu ziren Kongresuari esker: Nazio Batuek estaturik gabeko gutxiengo kulturaltzat onartzea, mundu osoan 12.000.000 hiztun duen hizkuntza estandarizatzeko batzordea sortzea, gurpildun ikur urdin eta berdea Rom herriaren banderatzat eta “Gelem, Gelem” hereserkiatzat onartzea eta Alemaniako gobernuak holokaustoa pairatu zuten ijitoei kalte ordaina emateko bidea zabaltzea.

Azkenengo horri dagokionez, esan beharra dago oraindik ez dagoela holokaustoa sufritu zuten ijitoen zerrenda ofizialik. Zerrenda partzialak baino ez daude eta ez kontzentrazio-esparru guztietan. Rom herriaren aurkako genozidio naziari Samudaripen [samudaripén ahozkatuta] deritzo. Izendapen hori 1970ean sortu zen aintzinako Yugoslavian Jasenovac eta Auschwitzeko
kontzentrazio-esparruen inguruan egin ziren ikerketa batzuen harira.

Espainar estatuan Bartzelonako ijitoak izan ziren lehenik aktibatu eta antolatu zirenak. Frankismo garaia izanda ere, indartsu sortu ziren ijitoen eragile sozialak. Bilbon, mugimendu asoziatiboaren baitan, erreferente handiak izan dira beti ijitoen erakunde zein eragile anitzak.

Intelektual Ijitoen I. Nazioarteko Kongresuaren hasiera gogoratuz, 1981etik hona Rom Herriaren Naziorteko Eguna ospatzen da apirilaren 8an.

https://pretendemosgitanizarelmundo.com/2018/04/10/que-ocurrio-en-el-primer-congreso-mundial-gitano/

https://blog.romarchive.eu/

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven