M1Egin!-en efemerideak: 1948ko apirilaren 4a, Abdullah Öcalanen jaiotza

M1Egin Efemerideak

Abdullah Öcalan, 1948ko apirilaren 4an jaio zan Turkiaren menpeko Kurdistanen. Kurdu nazionalista da eta Kurdistaneko Langileen Alderdiko (PKK-ko) presidentea da.

1998ra arte Siriak Öcalan babestu zuen eskualdeko hegemonia lortzeko tentsioak zirela eta. Baina Turkiaren presioak Öcalan herrialdetik kanporatua izatea eragin zuen. Lehenengo eta behin Errusiara joan zen eta hantxe hasi zen bere ibilbidea herrialde batzuetan zehar. Besteak beste Grezia eta Italian izan zen.

1998an Gobernu turkiarrak gerrilari kurduaren estradizoa eskatu zion Italiari. 1999ko otsailaren 15ean polizia turkiarrek Öcalan Kenian atxilotu zuten AEBetako, Israelgo eta Keniako inteligentzia zerbitzuen laguntzarekin. Azkar batean Turkiara entregatua izan zen eta bertan epaitu zuten.

1999an, Öcalan heriotza-zigorrera zigortu zuten. Turkian heriotza-zigorra indargabetu zenean, bizi-osorako zigorrarekin ordeztu zitzaion kondena. Ordutik İmralıko irlan dago konfinatuta, Marmarako itsasoan. 2011ko uztailaren 27tik aurrera bere abokatuen bisitak ukatu zaizkio eta erabateko isolamenduan dago.

Hasieran marxista-leninistatzat zuen bere burua. Behin kartzelan ekologismotik gertuko kontzeptu bat garatu zuen, konfederalismo demokratikoa. Gizarte-ekologia, emakumeen askapena eta aniztasun (etniko, kultural eta erlijioso) erradikala daude teoria horren oinarrian. Lurralde antolakuntzaren oinarrizko mailetatik sortutako antolakuntza komunalaren alde egiten du. Herri kurdua banatzen duten estatuengatik independienteak izango diren herri-egiturak sortzea eta egonkortzea da egungo erronkarik handienetakoa proposamen politiko horrentzat.

Descarga – Deskargatu | Escúchalo en Archive – Entzun Archiven